ongi etorri

Ongi etorri nire blog berrira. Blog honetan hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriei buruzko informazioa aurkituko duzue, baita beste hainbat gai kurioso ere.

jueves, 9 de diciembre de 2010

"informazio bilaketa-delicious" saioa

Saio honetan pila bat webgune aurkitu egin ditut. Gainera hainbat gaien inguruan bilatu egin dut, zientziak, artea eta gorputz hezkuntza ahaztu barik. Orokorrean gaztelaniaz aurkitu ditut baliabideak; Nahiz eta webgune baten bat ingelesez eta euskeraz ere egon.

miércoles, 8 de diciembre de 2010

PROGRAMAS ESCUELA 2.0 Y PIZARRA DIGITAL: un paradigma de mercantilización del sistema educativo a través de las TICs.

Jose Luis Murillo-ren testu hau irakurri ostean, eskola 2.0 ren planteamenduaren kontra egotea ezin ukatu dezaket. Alde batetik, multinazionalek kontziente dira hezkuntzaren merkatuko indarraz. Batetik, langileak eta ez pertsonak hezten dituelako. Bestetik, kontsumitzaileak hezi eta estimulatzen dituelako.
Beraz, merkatuko monstruo hauek hezkuntzan eskua sartu nahi dute, beti bezala etekinen truke, hezkuntzaren "hobekuntzaren" aitzakia erabiliz. Baina aitzakia honek, gainera, saiakera petrala baino ez da: inon agertzen ez direlako pedagogia/metodologia hobekuntzak. Modu zoriontsu batean agerian usten dute haien interes ekonomikoa, helburu moduan hardware eta software batzuk inposatuz, eta ez inoiz hautatzeko aukera emanez.

PROMETEUS

Bideo honetan mass medioen iraultzaz hitz egiten da. Interneten laguntzaz gizakia jainkoarekin konparatzen digu; baina, bideoa ikusi ostean, jainkoa edo automatak izango gara??
Hasieran, internetek orain arte egindako aldaketak erakusten dizkigu. Bideoa aurrera joan ahala, aldaketa guzti hauek ekar ditzaketen etorkizuna aurkezten zaigu.
Geratuko den medio bakarra internetekoa izango da. Sarea guztiz monopolizatu egingo da eta publizitatea (egun ere gertatzen den moduan) informazio bezala mozorratuko da.
Monopolio honek ere politikan sartuko da, eta legeak aldatzeko gai ere izago da.
Beste errealitate bat sortuko da guretzat. Naturan egon ezik "errealitate birtualean" bizi izango gara; errealitatearen faltsifikazio petral baten parte izango gara. Honetan guztiok modu perfektu batean, eredu baten modura ibiliko gara, inoiz amestu ez dudan ametsik gaiztoenean bezala. Honen adibide modura, "El Sustituto" filmea etorri zait burura. Ez dago ezer txarragorik: nork bere bizitza bizi nahi ez izatea.


Guzti honetan arditxoak bezala ez jarraitzeko, ezinbestekoa da HEZKUNTZA. Komunikabideetan, (ez soilik telebistan) kritikoki hezitu behar ditugu pertsonak. Ez ditugu gure datuak interneten modu zoriontsu batean oparitu behar (BLog honetan facebooken alde itsusiaren bideoa eskegi egin dut ere, begiradatxo bat botatzea gomendatzen dut), eta facebook, tuenti... eta guzti hauen parte izan baino lehen, "denok egiten dutelako" arrazoibidea baino, beste bat/batzuk eskatu beharko genioke geure buruari. Baita hauen inguruko informazio gehiago eduki beharko genuke.

Konpetentzia digitalaren inguruko bideoen hausnarketa/konparaketa

Ikusi dudan lehenengo bideoan "Multimedia Literacy Digital Story" hain zuzen, lehen eta gaurko haurren arteko konparazioa egiten digu. Lehen, haurrek, amestu egiten genituen gauzak, imajinazioa erabiliz. Gaur egun, haurrek, ez dute zertan imajinazioa erabili behar, jada, pentsa ditzaketen edozein gauza ikusi dezaketelako (Marte planetaren irudia han bertan egongo balira bezala, dinosaurio bat...). Beraz, konpetentzia digitalak, modu honetan, alde batetik, informazio eta irudi ugari eta interesgarri eskeintzen ditu, baina, kontu handiz erabili barik, irudimenaren kontra ere egin dezake. Egungo haurrek imajinatu dezaketena jada kontsumitzen dute, pentsatzeko esfortsu barik.

Bigarren bideoan "tiscarresume" bideoan, Tiscar Larak Mondragoneko unibertsitatean egindako erakusketari buruzko azalpentxo bat egiten digu. Honetan, "zentzu komunari" buruzko hausnarketa egin nahi du:
-Beti kritikoak izan behar gara erabiltzen ditugun erremintekin, atzean dagoenari erreparatuz. Adibidez, merkatua nork kontrolatzen duen oso kontuan eduki behar dugu, diruaren iturria zein den jakinez, interesei buruzko argibide direlako.
-Pribazitatearekin kontu handiz ibili behar gara; non sartzen garen, zein datu ematen ditugun, zeri klikatzen diogun baietz...e.a.
-"Demokratizazio" kontzeptua dudan jartzen du; zer esan nahi dugu web 2.0 interneteko demokratizazioa ekartzen duela esaten dugunean?
-2.0 plataformen erabilgarritasunak eta guzti hauek oso ondo daude, baina kontuz ibili behar dugu erabiltzeko baldintzekin

Esandakoaz gain, internet ekosistema moduan azaltzen digu, are gehiago hezkuntzaren ikuspuntutik, zeinean besteen ekarpenaz erabilera egin ez ezik, geuk ere informazio hori interpretatu eta itzuli beharko genuke, guk ere ekarpen berriak eginez. Parte hartze ez murriztu batean jokatu beharko genuke hezkuntzan. Honetarako, norberak autokontzeptu egokia eta autoestimu ona eduki behar du egindako lanaren inguruan besteokin konpartitu ahal izateko. Normalean, konpartitzen ez dugunean ez da berekoiak garelako; Gure lana balio ez duela pentsatzen dugulako baizik.

BLOG BATEN APLIKAZIO DIDAKTIKOA

Blog baten erabilgarritasuna, besteak beste, norbanakoaren autoadierazpenean ikus daiteke erraz. Adibidez, gustoko gai baten inguruan jorratzen, eta interneteko erabiltzaileekin batera konpartitzen. Baina, eskolan ere, erabilgarria izan daiteke indibidualismo hori alde batera utzita. Adibidez, eskolako aldizkari moduan erabilita; Blogean klaseko berriak idatz ditzakete haurrak, teknologia berriei hurbilduz. Honetaz gain, bloga klaseko koaderno modura eduki ditzakete, dagokien gaien inguruko hausnarketak sarrera berrietan sartuz. Modu interaktibo honen bidez, iritziak elkartrukatu ahal dituzte haurrek, baita modu eraikitzaile batez eztabaidatu. Blogaren klaseko erabilera honek, metodologian zein ebaluazioan ere eragin beharko du; Haurrari egindako lana baloratuko zaio, eta ez bakarrik azkenengo azterketa.

Irakaskuntzan aplikaturiko blogak era askotakoak izan daitezke:

-Zentroko bloga (aldizkaria, klaseko koadernoa, barne-kanpoko komunikazioa...)
-Klaseko bloga (bloga bat egiten ikasiz, haurrek haien lanak aurkezteko, irakasleek ikasleen lanen berri edukitzeko, proiektuak bideratu, albisteak argitaratu...)
-Irakasleen bloga (proiektuak aurrera eramateko, beste profesionalekin kontaktuan egoteko...)
-Ikasleen bloga (eguneroko moduan, blog pertsonal moduan, lagunaren blogean ere trasteatzeko...)
:):)

domingo, 14 de noviembre de 2010

ETEN DIGITALA

TTBB EN BITARTEZ Informaziora, ezagutzara eta hezkuntzara iritsi edo heltzeko dauden ahalbide edo aukera ezberdintasun modura definitu dezakegu eten digitala.
Ezberdintasun horren alde txarrenean daudenak marjinazio egoeran daude.Baina...Eten digitala ez da bakarra, eta beraz, eten digitalak beste eten mota batzuekin dator: hezkuntzakoa, politikoa, belaunaldikoa, hizkuntzakoa, generokoa, ikasle eta irakaslearen artekoa, psikologia eta, nola ez, ekonomikoa.
Eten digitalak eten ekonomikoarekin bat datorrela begi bistakoa da. Jateko dirurik ez duenak ezin izango du teknologia berriekin ibiltzeko ahalbiderik. Eta horrek, halaber, egoera ekonomiko txarrean betierekotzeak dakar.
Zer izan zen lehenengo arrautza ala oiloa? Honekin berdin gertatzen duk. Aditu batzuen arabera, eten digitalarekin bukatzeko, azpiegitura teknologiko egokiekin hornitzearekin nahikoa da. Beste batzuen arabera, ordea, gizarte kapitalistak dakartzan ezberdintasun sozial eta ekonomikoak sortzen du eten digitalak, baita hezkuntzan eta osasun ongizatean gertatzen den etena ere. Honela, eten digitalarekin bukatu ahal izateko, lehenengo eta behin beste etenekin bukatu beharra dago.
Gai ekonomikoaz gain, alfabetizazio digitalaren kontua ere berebiziko garrantzia hartzen du, eten digitala azaltzeko. TTBB ez du erabiltzen soilik erabiltzeko dirua duenak; hauek erabiltzeko jakintza bereziak eduki behar ditu norberak bere gain.

HIZKUNTZAREN garrantzia ere aipatzekoa da, eta zelan hezkuntzak lagundu ahal digun eten digitala apaldu ahal izateko:
Azpiegitura egokiak eskeintzen.
Hardwarean baino, software egokiak eskeintzen.
Irakasleak digitalki egoki alfabetizatzen.
Hezkuntza eta industriaren arteko laguntza trukatuz.

martes, 2 de noviembre de 2010

TEKNOLOGIA BERRIEN ERAGINA GURE GIZARTEAN

Ezin da ukatu, egun, teknologia berriak izugarrizko eragina dutela gure gizartean. Batetik, administrazioan, hezkuntzan, osakidetzan..., adibidez, dokumentuak antolatzeko orduan, jada ez dira beharrezkoak garai bateko artxibadore /portafolio izugarri horiek, zeinak galdu, erre... zitekeenak. Egun, datu gehienak ordenagailu baten bidez kudeatzen dira.
Bestetik, internet, amaitzen ez den informazio iturria daukagu. Ikasleak, irakasleak, edota edozein gaiari buruz kuriositatea daukan edonork, klik bateko erraztasunean aurkituko du nahi duena.
Azken garaian, web 2.0 rekin, beste dimentsio modu bat ere sortu da, utilitarismotik aparte, denbora librean ere teknologia berrien menpe egoteko. Norbanakoa, bere etxeko logelan egonda ere, milaka "lagunekin" "egoteko" aukera izaten du. Hauekin komunikatu, informazioa konpartitu, errealitate birtualeko jokuetan haiekin bizi... Eta ia imajinatu dezakegun edozer gauza egin daiteke.
Orain arte izandako eragina itzela da, uste duguna baino askoz gehiagokoa. Baina zelakoa izango da etorkizuna? Gauza positiboak badaude baina negatiboak ere. Eta arriskuen artean, intimitatearen bortzaketak interneten, obsesioak, gehiegizko erakargarritasunak, nork bere bizitza errealaz bizitza birtualaz baino gutxiago arduratzeak...E.a dauzkagu.
Asko dago esateko honen inguruan, eta asko dira ere egin daitezkeen interpretazioak. Nire partetik iruzkin txiki hau uzten dut hemen.

Prometeus- La Revolución de los medios.

La cara oculta de facebook

Hala ere, ez da dena hain polita, eta gauza hauek ere eduki behar ditugu kontuan, gure datuekin jolastu gabe.