ongi etorri

Ongi etorri nire blog berrira. Blog honetan hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriei buruzko informazioa aurkituko duzue, baita beste hainbat gai kurioso ere.

miércoles, 8 de diciembre de 2010

Konpetentzia digitalaren inguruko bideoen hausnarketa/konparaketa

Ikusi dudan lehenengo bideoan "Multimedia Literacy Digital Story" hain zuzen, lehen eta gaurko haurren arteko konparazioa egiten digu. Lehen, haurrek, amestu egiten genituen gauzak, imajinazioa erabiliz. Gaur egun, haurrek, ez dute zertan imajinazioa erabili behar, jada, pentsa ditzaketen edozein gauza ikusi dezaketelako (Marte planetaren irudia han bertan egongo balira bezala, dinosaurio bat...). Beraz, konpetentzia digitalak, modu honetan, alde batetik, informazio eta irudi ugari eta interesgarri eskeintzen ditu, baina, kontu handiz erabili barik, irudimenaren kontra ere egin dezake. Egungo haurrek imajinatu dezaketena jada kontsumitzen dute, pentsatzeko esfortsu barik.

Bigarren bideoan "tiscarresume" bideoan, Tiscar Larak Mondragoneko unibertsitatean egindako erakusketari buruzko azalpentxo bat egiten digu. Honetan, "zentzu komunari" buruzko hausnarketa egin nahi du:
-Beti kritikoak izan behar gara erabiltzen ditugun erremintekin, atzean dagoenari erreparatuz. Adibidez, merkatua nork kontrolatzen duen oso kontuan eduki behar dugu, diruaren iturria zein den jakinez, interesei buruzko argibide direlako.
-Pribazitatearekin kontu handiz ibili behar gara; non sartzen garen, zein datu ematen ditugun, zeri klikatzen diogun baietz...e.a.
-"Demokratizazio" kontzeptua dudan jartzen du; zer esan nahi dugu web 2.0 interneteko demokratizazioa ekartzen duela esaten dugunean?
-2.0 plataformen erabilgarritasunak eta guzti hauek oso ondo daude, baina kontuz ibili behar dugu erabiltzeko baldintzekin

Esandakoaz gain, internet ekosistema moduan azaltzen digu, are gehiago hezkuntzaren ikuspuntutik, zeinean besteen ekarpenaz erabilera egin ez ezik, geuk ere informazio hori interpretatu eta itzuli beharko genuke, guk ere ekarpen berriak eginez. Parte hartze ez murriztu batean jokatu beharko genuke hezkuntzan. Honetarako, norberak autokontzeptu egokia eta autoestimu ona eduki behar du egindako lanaren inguruan besteokin konpartitu ahal izateko. Normalean, konpartitzen ez dugunean ez da berekoiak garelako; Gure lana balio ez duela pentsatzen dugulako baizik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario